Azpeitia
Ildefonso Gurrutxaga, 3. 20730
Harremanak Osasun Zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako zentroa da Arreta Goiztiarra lantzeko.
Baimena hori duen eskualdeko zentro bakarra gara. Horrenbestez, 0-6 urte bitarteko haurren eta beraien familien bidelagun izan nahi dugu, gure eskuetan ditugun baliabide guztiak beraien eskura jarriz.
2013ko Irailaren 9an, Azpeitian, Harremanak osasun zentro integrala ireki genuen.
Bertan osasun arloko aditu ezberdinok modu integralean lan egiten dugu. Bailara guztiko herritarrei eskaintza sozial bat eskainiz.
Hezkuntzako proiektu integralak eskaintzen ditugu, sexuen hezkuntza, hezkidetza eta bizikidetza egitasmoak bultzatuz, pertsonari, identidadeei, izanari, emozioei eta harremanei espazioa atsegina eta ulerkorra eskeiniz.
Hezkuntza-komunitateko partaide guztiei (zuzendari, orientatzaile, irakasle, jangelako hezitzaile, ikasle, zein gurasoei) bere lekua emanez, elkarri begiratzen ikasiz, denei entzunez, argitasunez komunikatuz, dagokigun ardurak hartuz, espazio atseginak, hezitzaileak, eta errespetuan oinarritutakoak eraikitzeko bide lagun gaituzue.
Donostiako kontsultategian, psikoterapia ikuspegi humanista, korporal eta sistemikotik eskeintzen dugu eta, bestetik, sexología klinikoa.
Jarri gurekin harremanetan eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.