HARREMANAK ZENTRO BERRIAREN IREKIERA

Pandemia egoera zailtzen ari den honetan Harremanak Elkarteko kideak egitasmo berri bat zuei -gure bezero guztiei, instituzio ezberdinei (Gipuzkoako Foru Aldundia, Udaleetako Parekidetasun Sailak eta Gizarte Zerbitzuak…) eta egunero gurera deitzen duzuen guztioi- eskaintzera gatoz,
Badakigu garai zailak direla, are oso zailak: autokonfinamendu garaiak eta elkar zaintzeko garaiak. Gu osasun emozionalaz arduratzen garen honetan zuen eskaerei modu osasuntsu eta eraginkor batean erantzuteko zentro berria irekitzera goaz Azpeitian.
Betiko Harremanak Osasun Zentroaz gain Zelai Luze Coworking Zentroan (Foru Pasealekua, 14. Azpeitia) lokal berri bat irekiko dugu urriaren 31ean. Nahi genuen zuen guztion konpanian inaugurazio txukun bat egin, baina egoerak hala eskatzen duelako beste garai batzuetarako utzi beharko dugu!
Lokal berriak haize berriak ekarriko dizkigu, egitasmo berriak eta zuen eskaerak hobe erantzuteko espazio berriak.
Urriak 31, Halloween gauean Coco izeneko filma ekarri nahi dugu gurera, doluaren lanketa taldean delako eskainiko dugun egitasmo berrietako bat. Haurrekin, familian, lantaldean… Covid garai honek dolu asko eta asko airean utzi dituelako eta banakotasunetik kolektiborako indarra egin nahi dugulako.
Gure bidean hil diren guztien oroimenak eta energien indarrak argiztatzen duelako gure egitasmo berria. Bereziki Libe Yurrebaso ekarri nahi dugu gurera bere indarra gure artean dagoelako eguneroko lanean.
Bestalde, pilates terapeutikoa, ikastaro berriak, banakako terapiak, familia terapiak eta psikomotrizitate gela berria estreinatuko dugu.
Badakigu garai zailak direla egitasmo berriak martxan jartzeko, baina mila buelta eman ondoren erabaki dugu aurrera joatea. Merezi dugulako, merezi duzuelako zuetako bakoitzak!
Eskerrik asko egunerokotasunean gure bidelagunak zareten guztioi!

 

 

INAUGURACIÓN DEL NUEVO CENTRO HARREMANAK 

 

Ahora que la pandemia se está complicando, los miembros de la Asociación Harremanak venimos a ofreceros un nuevo proyecto -a todos nuestros clientes, a las diferentes instituciones (Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamentos de Paridad de los Ayuntamientos y Servicios Sociales) y a todos los que nos llamáis a diario.

Sabemos que son tiempos difíciles, incluso muy difíciles: tiempos de autoconfinamiento y tiempos de cuidado mutuo. Nosotras, que nos ocupamos de la salud emocional, vamos a abrir en Azpeitia un nuevo centro para responder de manera saludable y eficaz a vuestras demandas.

Además del Centro de Salud Harremanak que conocéis, el 31 de octubre abrimos un nuevo local en el Centro de Coworking Zelai Luze (Foru Pasealekua, 14. Azpeitia). Queríamos hacer una inauguración en vuestra compañía pero, dadas las circunstancias, lo tendremos que dejar para otro momento. 

El nuevo local nos traerá nuevos aires, nuevos proyectos y nuevos espacios para responder mejor a vuestras demandas.

El 31 de octubre, en la noche de Halloween, queremos traer la película Coco, ya que uno de los nuevos proyectos de esta nueva etapa es trabajar el duelo en grupo. Porque en los niños, en la familia, en el equipo de trabajo, esta época de ‘covid’ ha dejado muchos dolores en nuestros entornos y queremos trabajar ahí con fuerza, partiendo de lo individual hacia lo colectivo.

Y es que la memoria de todos los que han muerto en nuestro camino y la fuerza de sus energías son lo que ilumina nuestro nuevo proyecto. Queremos traer a la meoria a Libe Yurrebaso especialmente, ya que su fuerza está entre nosotras en nuestro trabajo diario.

Deciros también, que vamos a tener pilates terapéutico, nuevos cursos, terapias individuales, terapias familiares y una nueva sala de psicomotricidad.

Sabemos que son tiempos difíciles para poner en marcha nuevos proyectos, pero después de dar mil vueltas hemos decidido ir adelante. ¡Porque nos lo merecemos, porque os lo merecéis cada uno de vosotros!

¡Gracias a todos los que sois compañeros de viaje en el día a día!

 

Olatz Berastegi familiekin

Olatz Berastegi, Harremanak Elkarteko kideak, familiei emango dizkie aholku txiki batzuk itxialdi hau ahalik eta hoberen kudea dezaten.

 

Mireia Agirre zuekin konfinamenduan

Gaurkoan Mireia Agirre Harremanak Elkarteko kidearen txanda da. Berak jorratuko ditu helduei konfinamendu garai honetan kezkatzen dieten gaiez, hala nola, bikote harremanak, norberaren egoera psikologikoa, e.a.

 

 

#HarremanakEtxean

Konfinamendu egoeran bete-betean gaudela Harremanak Elkartean erabaki dugu zuekin dugun harremana areago indartzea online esparrua baliatuz. Hala, egoera berezi honetan zuen galderei eta kezkei erantzun dakieken bideo txikiak igoko ditugu.

 

Nahiz eta Harremanak Elkarteko kide guztiok gai guztietan lan egiten dugun horrela sailkatuko ditugu gaiak:

 

  • Ana Elosegik haurrekin lotutako edukiak
  • Mireia Agirrek helduekin lotutako edukiak
  • Jon Ziarsolok hezkuntzarekin lotutako edukiak
  • Olatz Berastegik familiekin lotutako edukiak

Gai jakin bat jorratu nahi izanez gero gurekin jar zaitezkete harremanetan whatsappez honako telefonoan: 609 606 777

Guraso izaten ikasten

Guraso-eskola aurten ere abian jarri dugu Nerea Mendizabal psikopedagoaren gidaritzapean. Bertan teoria, ariketa praktiko eta gurasoen esperientzien elkar trukatzea uztartuko ditugu.

harremanak_elkartea_ guraso_eskola_azpeitia

harremanak_elkartea_nerea_mendizabal

Nerea Mendizabal

 

Izena emateko epea irailaren 19ra arte zabalik egongo da.

Hilean 2 orduko saioak 10:00etatik 12.00etara antolatu dira, Azpeitian.

Informazioa eta izena eman posta-elektronikoan eta 618 254 853 / 609 606 777 telefonoetan. 

Euskal Herriko #KM_SexuInkesta

KaixoMaitia atariak kaleraturako inkestari buruz hau da gure balorazioa 

 

Inkestaren datuak irakurrita, esan dezakegu bikote harremanak garrantzia dutela euskal herritarren bizitzan. Emakume eta gizon gehienak bikote harremanean bizi dira edo bikote harremana edukitzea nahi dute. Bikote harremana konfiantzan oinarrituta egotea nahi dugu eta elkarrekin ondo pasatzea bilatzen dugu.

Ongi dago jakitea zer nahi dugun harreman batean gaudenean, hala ere datu hauek ikusita eta kontsultan ikusten dugunarekin lotuta, esan dezakegu geroz eta gehiago exijitzen diogu harreman bati, eta inkestak dioen moduan zoriontasuna helburua izanik, garrantzitsua da konturatzea bikoteak ezin dituela bizitzako esparru guztiak elikatu, hau da, bikotearekin ongi pasatzea ongi dago, baina bikoteaz aparte gure bizitza elikatzea, eta gure kabuz disfrutatzen ikasteak ere bikote harremana elikatzeaz gain gure buruaren eta gure zoriontasunaren jabe egiten gaitu.

Horrela bikote harremanari eskatzen dioguna orekatu daiteke norberak beste bide batzuk eraikiz (lagunak, norberaren aktibitateak). Honetaz gain, jakin behar dugu, bikote harreman bateko konfidantza edo bikoterarekin ongi pasatzea, ez direla ezer egin gabe agertzen. Harreman guztiak elikatu egin behar dira, eraiki eta hori partaide guztien ardura da. Bikoteari, harremanari, gauza asko exijitzen dizkiogu, eta eskaerak egiterakoan zenbatetan galdetu diogu geure buruari eskatzen duguna nola eskeintzen dugun?

sexual_inkesta_esukaldunak_harremanak_elkartea

Erich Frommek esan zuen moduan…

“ Inoiz ez duzu zure bizitzako amorea bilatuko, maitasuna ez baita topatzen eraikitzen baizik”. 

Datuen irakurketa egiten, bikotea izateko moduan ikuspegi ezberdinak agertzen diren arren ( bikote irekiak…) eta horiek onartzen badira ere, praktikan eramateko garaian zailtasunak agertzen dira, ez dira hain eramangarriak ikusten. Horrela, esan genezake inportantea dela eredu ezberdinak ikusten direla baieztatzea, eredu ezberdinak onartzen ditugula ikustea, horrela gizartean guztion aukerak ikus daitezen, mailak ezarri gabe. Ondorioz, bakoitzak gehien egokitzen zaion eredua aukera dezake; inportanteena, hori bai, bikote bakoitzak bere harremanari forma ematerakoan bikotekideen emozioei entzunez, elkarri zainduz nahi duten eredua eraikitzea.

Harreman sexualak baloratzerakoan, esango dugu kontzeptuak oraindik nahasten direla, edo harreman sexualetaz hitz egiterakoan harreman genitalak soilik hartzen direla kontutan; adibidez, astean zenbatetan nahi dugun harreman sexualak aipatzerakoan, ikusten da -ez dugu uste, behintzat- hor muxuak, laztanak, elkarri esan ahal dizkiogun hitz goxoak, eta besarkadak kontutan hartzen direnik. zaila baita hori zifretan kontabilizatzen.

sexual_inkesta_harremanak_elkartea

Inkestaren emaitzen arabera praktika sexualei dagokionez, gure nahia ez dator bat dugunarekin, eta uste dugu horretan askotan baduela garrantzia gizartean hedatuta dagoen eredua.

Komunikabide eta interneten gehien hedatua dagoen eredua da koitozentrista, gaztea, eta kantitatean oinarrituta; horren eraginez etengabe frustazio handia izaten dugu, gure bizitza sexuala ez datorrelako bat uste dugunarekin, eta hor gure desioak, eta gure gorputzak eskeintzen dizkigun desioak ezagutu beharrean etengabe gizartetik datorren ereduarekin konparatzen gara. Hori da gure lanean ikusten duguna, eta emaitzak ere horrela agertzen dutela esan daiteke.

Zorionez, datuen arabera, estereotipoak puskatzen hasiak gara, eta emakumeak gizonen moduan izaki desiragarriak direla argi bagenuen ere, inkestaren datuetan konfirnatzen da. Horrela ere gertatzen da emakumeen masturbatzearekin.

harremanak_elartea_kaixo_maitia_1ºharremanak_elkartea_kaixomaitia_2

Ligatzeko moduak era zabaltzen ari dira, eta modu berriak inkorporatzen ari gara, nahiz eta ikusi oraindik ere aurreiritziak ez dutela laguntzen ligatzeko bideak aukeratzerakoan; horrela, internet baliogarri ikusten den arren, ez da hain erabilita, batez ere harreman heterosexualak dituztenen artean.

Argi dago harreman sexualak edo bikote harremanak nahi izatekotan ezinbestekoa dela ligatzen saiatzea. Ea behingoz zabaltzen dugun, gure desioak agertzea, besteengana hurbiltzea, ligatu nahi dugula erakustea, ez diola gure buruari balioa kentzen. Harreman sexualak, nahi ditugu, bikotea nahi dugu, baina horretan esfortzua jartzea zerbait negatibo bezela bizitzen dugu, Ondorioz gure nahia eta desioak argi eta garbi azaldu behar dugunean… kosta egiten zaigu.

Bizitzaren edozein esparrutan lortzen al dira gauzak gogoa eta esfortzurik gabe?

Txostena osoa hemen irakur dezakezu

 

Nire alabak sei urte ditu eta bere genitalak ukitzen harrapatu nuen…

  • Nire alabak sei urte ditu eta aurreko egun batean bere genitalak ukitzen harrapatu nuen, arraroa egin zitzaidan gorri-gorria zegoela ikusi nuelako, egoera horren aurrean ez nuen jakin zer egin.
  • Nire 5 urteko semea eta bere lagunak medikuetara jolasten ibiltzen dira gelan sartuta. Hori normala al da?

Horrelako egoera, eta galderak maiz iristen dira gurera, askotan helduak horrelako egoera baten aurrean rekurtso gabe sentitzen garelako, erantzun baten bila joaten gara. Orain dela urte batzuk, erantzuna argia zen, genitalak ukitzea ez zegoen ondo ikusita, horren arabera, horrelako jarrerak debekatzen ziren.Haurren sexualitatea debekuen arauetan mugitzen zen, eta existituko ez balitz bezela jokatzen zuten.

Gaur egun, aldiz, askotan hitz hau entzun ohi dut “ hori normala da”, medikuak, irakasleak, psikologoak, askotan helduei goian aipatutako egoera azaltzen dutenean “normala hitza aipatzen dute” eta badirudi horrekin dena esanda dagoela. Sexologiaren aldetik normala hitzak ezer gutxi argitzen du, sexualitatea eta bere adierazpenaren inguruan.

 

harremanak_elñkartea_haurrak_sexualitatea

Horregatik eta haurren sexualitateari dagokion espazioa eskeintzeko ondorengoa aipatuko nuke:

  • Normala hitza ez nuke aipatuko. Goain aipatutako egoerak, egoera osasuntsuak dira, erakusten digutenak haurrak ere gorputza dutela.. Haurrei  lasai, eta askatasunez uzten badiegu, beraien gorputza esploratzera joko dute, eta noski esplorazio horretan, beraien plazerrarekin topo egingo dute, eta hori lorpen handia da beraientzat. Honela, haurrak bere plazerrarekiko autonomoak direla sentituko duelako.
  • Haurren sexualitatea- bere gorputzaren deskubrimentuarekin erlazio zuzena dauka, plazerra ematen dieten ekintzen deskubrimentuarekin. Honengatik haurrak genitalak ukitzen dituzte, eta beraien artean joku sexualak burutzen dituzte.

Eta honen aurrean nola jokatu beharko genuke:

Jabetu gaitezen horrelako egoerak helduoi emozioak mugitzen dizkigutela . Beraz, kokatu dezagun gure emozioa gure gorputzan, gure den heinean       haurrari ez transmititzeko.

  • Baloratu zein positibo den haurrarentzat, bere gorputzaren plazerrarekin topo egitea.
  • Haurra soazializazio prozesu batean dago, gure gizartean ditugun arauak oraindik ez dakizki. Beraz, bere gorputzarekin disfrutatzeko ( genitalak ukitzen ditunean, joko sexualak burutzen ditunean), bere espazioak eta bere denborak hartu behar dituela, erakutsiko diogu., . Horrela da, haurrak oraindik ez dakienez gure gizartean badaduela praktika sexual batzuk jende aurrean egiten ez ditugunak.Honekin, intimitatea zer den eta nola eraikitzen den erakutsiko diogu.
  • Haurren arteko joku sexualetan- beste edozein jolasetan bezela, partaide guztiak eroso sentitzea, eta inork ez egitea gogoa ez duen ezer bermatuko dugu.

Bukatzeko, atera gaitezen ” normaltasunaren” arautik,ez dezagun begirada alde batera eraman,goazen gure haurrei bere sexualitatea eraikitzen lagunduko dien giltzarriak eskaintzera beraien gorputza eta nortasuna gozamenez eraiki dezaten.

Zeinek ote du ba maitasun osasuntsuaren giltza?

Norberak bere buruaz eta inguruaz ikasteko beharrezkoak dira hausnarketak, lan pertsonalak eta, noski, askotan parean topatzen dituzun egoerak zurekin zerikusia handia daukatela konturatzen zara. Azken finean, pertsonak ez gara hain ezberdinak, batzuetan konszienteago, beste batzutan ez hain konsziente, baina sustraian guztiak behar berdinak ditugu. Behar guztien artean, gaurkoan harreman eta bereziki bikote harremanei erreparatuko diot.

Joan Garrigak psikologo kataluniarrak bere liburu batean aipatzen duen moduan, gizakiok harremanen beharra daukagu, eta guztiok gure bizitzan zehar beste pertsona berezi bat, eta berezi sentiarazten gaituenaren topatzeko gogoa sentitzen dugu. Ni erabat ados nago berarekin, eta gehituko nuke gizakiok bikote harremanak bilatzen eta nahi izaten ditugula, baina aldi berean gatazkatsuak bihurtzen direla, eta zailtasun ugari izaten ditugula aurrera eramateko garaian.

harremanak_elkartea_joan_garriga_bikotea

Zeinek ote du ba maitasun osasuntsuaren giltza?

Egia da zaila dela asmatzea, baina harreman onak eraikitzeko  beharrezkoa da, maitasuna deritzogun hori ekintzetan gauzatzea. Horretarako, argi eduki behar dugu zoriontasuna ez digula inork ematen edo kentzen, eta harreman onak eraikitzeko garaian bakoitzak badaukagula gure ardura. Bikote harreman batean, edozein harremanetan gertatzen den moduan, gertaerak inoiz ez dira baten ardura soilik, biena baizik. Horregatik, eta erraza ez izan arren, gure burua ezagutzeko, eta gozatzeko interesgarria izan daitekeen bidai honetan argibide batzuk edukitzea lagungarria dela esango nuke:

  • Bikote-kontratua eraikitzea: hau da, bikote bezala zein da elkarrekin eraiki nahi duguna, zer gauzak dira garrantzitsuak bikotearen partaide bakoitzarentzat, nola kudeatu bakoitzaren espazioak, eta elkarrekin eraiki nahi ditugun espazioak. Norbera eta bestearen espazioen arteko mugak, kanpora begirako mugak, familia, lagunak…
  • Harremanean jaso eta emandakoaren arteko oreka zaintzea: bikoteko partaide bakoitzak sentitu behar du, eman eta jasotzen denaren arteko oreka dagoela. Egia da, garai batzuetan gehiago ematea, eta beste batzuetan jasotzea tokatzen dela. Arazoa izaten da, partaide batek sentitzen duen desoreka denboran luzatzen denean.
  • Bikotekidea, bere itzalekin onartzea: ez dugu maitatu behar guk besteaz eraiki dugun irudia, bestea dena baizik. Hau da, ezin dugu pentsatu gure bikotea guztiz ezagutzen dugula; egunero ezagutzeko aukera daukagu eta hori mantzentzea oso lagungarria da. Bestea ez da guk nahi duguna, bera dena baizik bere indargune eta ahuleziekin.
  • Elkarrekiko kooperazioa bilatu harremanetan: elkarrekin irabazten dugu. Elkarrekin ondo pasatzeaz gain,   une txarrak ere elkarrekin pasatzen ikastea. Hau da, elkarrekin irriak eta negar egitea.

 

Bidea aberatsa suerta daiteke, konsziente, eta gure barnera begiratuz egiten dugunean.

Olatz Berastegi

Urte hasieran asmo berri

Urte berriarekin batera asmo berriak datozkigu , baina askotan ezin bete igarotzen da urtea.

Sexualitateari dagokionez, ere asmo berri ugari ipini ditzazkegu, baina ez bagara horretan jartzen ez dugu ezer lortuko. Hau da, galdera asko egiten ditugu ondo pasatzearen inguruan, eta askotan aholkuak ematea zaila izaten da, eta beste batzuetan aholku berari ere ez diogu jaramonik egiten. Baina dena den, eta plazera helburua izanik gauza sinpleenetatik hasiko gara, gure gorputza. Azken an, harremanetaz disfrutatzeko gure gorputza ezagutzea eta zaintzea ezinbestekoa da. Eta hau nola egin dezakegu?

harremanak_elkartea_2016_sexualitatea

Gaurkoan ezagutzeari ekingo diogu eta nesken gorputzaz arituko gara. Gorputz osoa, begiratuz ezagutu dezakegu baina gure organu genitalak ezagutzeko baliabideak behar ditugu. Honerako, momento eta toki lasai bat aukeratu, ispilu bat hartu hanken artean ipini eta ekin lanari. Hor aurkituko dituzu, ezpain nagusiak, ezpain txikiak, klitoria, meatoa, eta bagina. Aztertu, kolore ezberdinak ikusi, eta nahi izanez gero hilekoaren zikloaren barruan egun ezbedinetan begiratu dezakezu. Beno, ba hasi zuen gorputza ezagutzen, disfrutatzen, eta horrela gozamenaren bideari hasiera emango diogu.

Olatz Berastegi

Eta zuk zure G puntua aurkitu al duzu?

Hau da askotan entzuten den galdera. Azkeneko urte hauetan, G puntuak oihartzuna izan du, eta hau dela eta istorio ezberdinak entzun ohi dira honen inguruan. Emakumezkoak, gizonezkoak, denak G puntua omen dugu eta gakoa aurkitzean omen dago. Gainera, esaten denez, aurkikuntza ez dela hain erreza, eta askotan lehiaketa baten sartuta gaudela ematen du.

 

Sexologiak, sexologoek, erronka handia izan dugu gure buruarekin senti dezakegun plazera genitaletatik ateratzeko. Eta ausartuko naiz esatera oraindik ere horretan gabiltzala. Horretan gainera, G puntu zoragarri horren agertzeak ez digu argi gehiegi eskaini… Pentsa, sentitu dezakegun plazera genitaletan kokatzea nola murriztu dizkigun aukerak, eta ondoren G puntu batera murrizten badugu, gureak egin du!

harremanak_elkartea_G_puntua

Horrela ikusita, harreman sexualetan lortu dezakegun plazera helmuga bat dela dirudi, eta ondorioz helmugara, hau da , G puntura iristerakoan lortzen dugula merezitako saria. Iristen ez bagara saririk ez, egindako ibilbidea zertarako? Zorionez, plazera ibilbide luze bat da, etenik gabekoa, helmuga gabekoa, bizitza guztian eta etengabe eraikitzen dugun bide zoragarri bat. Plazera sentitzeko gaitasuna gorputz osoan daukagu, eta harreman sexual batean bakarka edo konpainian sentitu dezakegun plazera ez dago hain lotuta puntu konkretuetara.

 

Gure sexualitateak, hau da, gure gorputzarekiko dugun harremanak dimentsio ugari ditu (indibiduala, soziala). Beraz, gorputzarekin sentitzeko dugun gaitasuna, egoera emozional, fisiko, eta sozialari lotuta dago erabat. Puntu bakar bat ez, ikusten denez puntu asko ditu gure plazerak.

G puntua bilatzen energia erabili beharrean, ikas dezagun gure gorputza maitatzen, sentitzen, garen hori mementu oro bizitzen, bakarrik, edo beste norbaitekin konpartitzen.

Agian zailagoa da, horrek helmuga konkretu bat ez duelako, norberak etengabe eraikitzen duelako, eta askotan erreferentzirik gabe gaudelako. Baina esango nuke aberatsagoa dela, puntu bat baino gehiago garelako, eta saria bide osoan zehar aurkitzen dugulako eta ez soilik bukaeran.

 

Olatz Berastegi