Hitzaldia Chusa Balbasen eskutik
Chusa Balbas mediku eta homeopata ospetsua gure artean izango da Azaroaren 19an arratsaldeko 18:00etan.
Hitzaldian jorratuko dituen gaiak hauek izango dira: emozioek gure osasunean duten garrantzia, elikadura osasuntsua, konpondu gabeko gatazka emozionalak… ikuspegi irekia eta interesgarria eskainiz.
Omeopatia arloan eskarmentu handiko emakumea, eta medikuntzan ginekologia du espezialitatea
- LEKUA: Harremanak Osasun Zentro Integrala (Harzubia, 3. Azpeitia)
- EGUNA ETA ORDUA: Azaroaren 19an arratsaldeko 18:00etan
- SARRERAK: harremanak@yahoo.es helbidean edo whatsapp bidez 618254853 telefonan. (Prezioa: 15 euro).
Hitzaldia: elikadura osagarria
Urriak 30ean hitzaldia daukagu zentroan. Hain zuzen ere, Nahia Alkorta Elezgarai, Sabeletik Mundura webguneko arduradunaren eskutik. Haurrei elikadura osagarria eskaintzeko sistema da Baby-Led Weaninga, pure eta/edo ahirik gabe, helduon elikadurara gutxinaka hurbiltzen laguntzeko sistema. Alkortak dionez, “jateaz haratago doa, jaten ikastea eta otorduen inguruko ohiturak ikasi eta euren parte haurrak egiteko modua”.
Sistema honen gakoak azalduko dira hitzaldian, hartu beharreko segurtasun neurriak eta otorduak gozagarri izan daitezen gako praktikoak.
Anima zaitezte eta bertaratu gure zentrora!
Izen ematea: hemen
Urriak 30.
17.30. Harremanak Zentroa. Azpeitia
15 euro / 25 euro bikotea