Hezkuntza Proiektuak

Hauek dira eskoletan
jorratzen ditugun proiektuak:

Egitasmo
integralak

Sexuen hezkuntza, hezkidetza eta tratu onak sustatzeko egitasmoak. Nola? Gizon eta emakume bezala bizitzan zehar nola joaten garen eraikitzen ulertuz, horretan gizarteak, familiak, eta inguruak duen eragina ikusiz.

Horrela, ezagutzaren ondorioz gure burua maitatuz, ditugun ñabardurak eta berezitasunak agertuz, elkarrekiko harremanak, atseginagoak, laguntzaileagoak, sinergikoak eta aberatsagoak izan daitezen lagunduz.

Bizikidetzaren alde eta
bullyinga gainditzeko egitasmoak

Gizaki erlazionalak garen heinean, besteekin eraikitzen ditugun harremanetan, gure burua eta besterena ezagutu nahian, agertzen diren emozioak bizi eta onartu behar ditugu, harreman guztietan, eta bakoitzak dituen ardurak ezagutu.

Horrela proposatzen dugu sortzen diren gatazkak ulertzea, bideratzeko tresnak eskainiz, harreman sendoagoak lortzeko.

bullying
gurasoak

Guraso
eskolak

Espazio hauetan gurasotasuna era positiboan bizitzeko tresnak eskaintzen ditugu. Hau da, rol horretan sentitzen duguna biziz, eta epaitu gabe ulertuz; horrela gurasoen eta seme-alaben beharrak, emozioak, eta sentimenduak entzuteko eta jasotzeko gaitasuna handituz. Gurasoen papera eta lekua onartzeko bideak abian jartzen ditugu.

Aholkularitza
pedagogikoa

Eskolako harremanetan, ikasleen artean, irakasle eta ikasleen artean sortzen diren gatazkak, ulertzeko eta bideratzeko espazioa eskaini.

Lan honetan ikuspegi sistemikoak, psikoterapia integratzaileak, eta adimen emozionalak eskaintzen dizkigun tresnak erabiltzen ditugu.