Azpeitiko Osasun Zentroa

2013ko Irailaren 9an, Azpeitian, Harremanak Osasun Zentro Integrala ireki genuen.

Bertan osasun arloko aditu ezberdinok modu integralean lan egiten dugu. Bailara guztiko herritarrei eskaintza sozial bat eskainiz.

Harremanak osasun zentro integralean bizitzak gure aurrean jartzen dizkigun zailtasunen aurrean irtenbide integralak bilatzen laguntzea du helburu. Zentroan profesional ezberdinak lan egiten dugu; psikologia klinikoan adituak, psikomotrizistak, osteopatak, gorputz hezkuntzan adituak …

Talde lanean aritzen gara, pertsonak aintzat harturik, zailtasun edo erronka ezberdinen aurrean errekurtso ezberdinak eskura jarriz.