Guraso coaching

Haurdunaldi taldeak: Gurasotasun Kontzienterako Prestakuntza Taldeak

Zein da
helburua?

Haurdunaldia, erditzea eta erditze ondokoa modu kontzientean bizitzeko eta, ondorioz, prozesua ahalik eta osasungarri eta indargarriena izateko, haurdunari eta bere bikotekideari (baldin badu) prestakuntza eskaintzea.

Bizitzako garai honetan sortzen diren aldaketa fisiko, emozional eta familiarrei aurre egiteko baliabideak eta tresnak ematea da gure asmoa.

Guraso coaching

Emakumearen erabaki kontzientean jartzen dugu arreta, bere esperientzia, behar, desio eta mugen arabera, berak erabaki dezala nola erditu nahi duen eta nolako ama izan nahi duen.

Hori guztia, emakumea prozesu honetatik ahaldundua atera dadin, ez dezan sufrimenduz bizi, eta horrek, era berean, bere umeari jaiotza eta haziera xamur eta errespetatu bat ziurta diezaion. Talde honek ez du Osasun Sistema Publikoak eskaintzen duen erditzerako prestakuntza ordezkatzen, osagarria da.