Haurrak

Jolasaren Terapia

Jolasa da haurrak ikasteko eta komunikatzeko duen modu naturala eta horregatik erabiltzen dugu arazo emozionalak ebaluatzeko eta tratatzeko. Jolasak haurrengan duen esanahia jakinez gero, eta interpretatzeko gai izanez gero, ahoz nekez komunikatu dezakeena ezagutu ahal izango dugu.

Terapian hainbat material izaten du haurrak eskura, nola adierazi askatasun osoz aukeratzeko; batzuetan margotu edo eraiki egin nahi izaten du, izan masarekin, harearekin edo plastilinarekin ibili, izan oihaneko animaliekin jolastu, e.a.

Jolas-terapia esatean haurraren jolasaren interpretazioan oinarritzen den teknika psikoterapeutikoaz ari gara, bere emozioez arduratzen da, eta bere sentimenduak eta arazoak adierazteko aukera eskaintzen zaio.

Bere gatazka emozionalak adierazten, lantzen eta konpontzen laguntzea dugu helburu, eta 4-11 urte arteko haurrekin gomendatzen da.