Psikoterapia integrala

Psikoterapia zerbitzuak zure eskura Azpeitiko Osasun Zentroan eta Donostiako kontsultategian ditugu.

Psikoterapia elkarrizketa prozesu bat da, norberarekin izaten da elkarrizketa hori eta horren ondorioz hedatu eta eboluzionatu egiten dugu.

Mota bateko edo besteko sintomaren bat agertzeak gure buruarekiko elkarrizketan komunikaziorik ez daukagula esan nahi du. Elkarrizketa hori berriro hastea da sendatzea.

Elkarrizketa hori psikoterapian egingo denez, zenbait ezaugarrik definitzen dute eta ezaugarri horiek ematen diote idiosinkrasia.

harremanak_psikoterapia_azpeitia
harremanak_psikoterapia_azpeitia

Psikoterapiak egingo duena da oreka berezi hori eten zen une hura sendatu, eta berriz ere sortzeko bidea topatzen lagundu… bidelagun egin, bizitzaren iparra topatu!

Lan guztia genero ikuspegia aintzat hartuta egiten dugu. Krisi garaiko arreta, egungoa, bizitzako une berezi batean laguntzazko terapia zehatza: heriotza baten aurrean, banaketa krisiak, antsietate krisiak, bikote harreman korapilatsuak, amatasuna eta aitatasuna, tristura, zaintzaren inguruko problematika, tratu txarrak, seme alaben heziketan zailtasunak.