Psikologia perinatala

Psikologia perinatala gurasotasunaren prozesuan sortzen diren aldaketa emozional eta psikologikoez arduratzen da, haurdun gelditu aurretik umearen haziera goiztiarra arte.

Sortze, haurdunaldi, erditze, erdiondo eta haziera goiztiarraren alderdi psiko-afektibo guztiak hartzen ditu kontuan, garrantzi berezia emanez amaren, jaioberriaren eta familiaren artean lotura afektibo osasungarria ezartzeari.

Psikologia perinatalaren helburua emakumearen, umearen eta familiaren ongizatea eta osasuna areagotzea da, baita bidean sor daitezkeen zailtasunak lantzea ere, gurasoen gaitasunak eta baliabideak indartuz.

Psikologia-perinitala

Bizitzaren hasierak garrantzi berezia du umearen osasun psikologikoan, oso garai sentikorra da eta, neurri handi batean, garai horrek zehaztuko du etorkizuneko pertsonaren egitura psikologikoa.

Horregatik, funtsezkoa da psikologia perinatalaren esparruan bide-laguntza eskaintzea, umearen garapena eta osasuna familiaren ongizatearekin eta osasun mentalarekin hertsiki lotuta dagoelako.

Guraso bihurtzen garenean, sarritan sentitzen gara bakarrik eta zalantzaz beterik, maiz sortzen dira zailtasunak, ama edo aita bihurtzea aldaketa handia baita, eta hor, psikologo perinatalok, badugu zer eskainia. Zure beharretan bide-lagun izanen gaituzu, enpatiaz eta errespetuz.